Itxi

telebista

20:00etan

Munitibarren izango da 'Historias a Bocados' saioa gaur

EiTB

Joseba Arguiñanok Cristine Ecobici, Arantza Bilbao eta Pascual del Rioren historioak ezagutuko ditu.

  • Joseba Arguiñano Munitibarreko herritar batekin 'Historias a Bocados' saioan

    Joseba Arguiñano Munitibarren. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariaren eskutik Munitibarreko udalerria ezagutuko dugu 'Historias a Bocados' saioan.

Cristine Ecobici Errumanian jaio zen orain dela 31 urte eta duela bi urte bizi da Aritz Ocerijauregi eta bi seme-alabekin Munitibarren. Gernikako Eusko Trenen egiten du lan Cristinek eta bost hizkuntza hitz egiten ditu. Ikasi duen azkena euskara da eta erraz mintzatzen dela erakutsiko dio aurkezleari.

Arantza Bilbaok (58 urte) gozogile gisa trebea dela agerian jarriko du intxaurdun polboroiak eginez. Halaber, Arantzak Gerrikako Santa Luziako ermita erakutsiko dio Josebari. Bizkaiko ondare erlijioso zaharraren kondaira eta istorioen berri emango dio halaber.

Pascual del Riok 72 urte ditu eta bere bizi ibilbide oparoaz arituko da aurkezlearekin. Txikitatik marrazkilari eta margolari gisa nabarmendu zen eta bere bizitzaren errepasoa egingo dute.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en 20:00etan.