Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Armañoneko Parke Naturalean izango da gaur

EiTB

Bizkaiko Enkarterrietan, Karrantza eta Turtzioz artean dago kokatuta paraje natural eder hau.

  • Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea

    Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea. Argazkia: EiTB

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioak Enkarterrietan, Karrantza eta Turtzioz udalerrien artean, Armañongo Parke Naturaleko bazterrak miatuko ditu gaur.

Leyre Barrerasek hartuko du Joseba. Ondo baino hobeto ezagutzen du Euskal Herriko bazter hori. Bateko, Karrantzan bizi delako, eta, besteko, inguruan Zerbitzua eskaintzen duen Turismo enpresa duelako.

Sergio Fernandez  Armañongo Parketxeko ingurumen teknikaria da. Parkearen inguruko kontu guztiak azalduko dizkio aurkezleari: dauden erakusketak, ekimenak eta ibilbideak, esate baterako. Halaber, iraunkortasun arloan bisitari eta ikastetxeei zuzenduta  egiten duten heziketa lanaz arituko da

Karrantzako Ahedo auzoan, Armañongo Parke Naturala begi bistan duela, Fernando Gundinek kudeatzen duen hotela, Hotel Alma de Romero, erakutsiko dio.

Irati Ortiz, Karrantzako Turismo Bulegoko gidariak, berriz, Pozalaguako kobazulora lagunduko dio Josebari. Milioika urteetan urak sortu duen ikuskizunaz goza dezan.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.