prentsa oharrak
Bi atalek osatzen dute
'Sei mila milioi mundu' lana ETB-3n ostiralean
A.E.
EITB
70 euskaldun inguru kamera aurrean jarri ditu ETBk galdera sorta erantzuten. Bi saioetan biltzen du ETBk emaitza.
Ostiralean, ETB-3n, 22:30ean ''Sei Mila Milioi mundu'' bi ataletako lanaren lehen zatia izango dugu ikusgai. Euskal Herriko 70 lagun inguru kamera aurrean jarri ditu ETB-ko lan-taldeak galdera sorta erantzuten. Bi saioetan biltzen du ETBk emaitza.
Jose Antonio Artze idazleak halaxe idatzi zuen ''Gizon handia da mundua eta mundu txikia gizona.'' Esaldi hau ezin hobeto dator egun San Telmo Museoan ikusgai dagoen ''Sei Mila milioi beste'' deritzon erakusketa aurkezteko. Hain zuzen ere, telebistan bihar ikusiko dugun lana oinarri duen erakusketa.
Mostraren arduraduna Jean Arthus Bertrand frantziarra da, oso ezaguna Frantzian, berak zuzendu eta ekoitzi dituen dokumentalengatik. Bertrand eta bere taldea Afrikan, Mali aldean grabatzen ari zirela, horretarako erabiltzen zuten helikopteroak matxura izan zuen eta hura konpondu bitartean bertan gelditu ziren egun batzuk.
Egun horietan bertakoekin izan zituzten solasaldietan oinarrituta, berrogei galderako zerrenda bat osatu zuten, eta han eta hemen munduko txoko ezberdinetan horiek galdetuta, jendeak emandako erantzunak dira erakusketa honen mamia. Euskal Telebistako lan talde batek galdera bilduma hori hartu eta euskal herritarrengana jo
du erantzunen bila. Bi saioetan ikusiko dira erantzunak.