Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioa Turtziozen izango da gaur

EiTB

Enkarterriko herria ezagutzen lagunduko diote Joseba Arguiñanori Juanjo Gorrotxategik, Jesus Mari Palaciok eta Kontxi Aldasorok.

  • Joseba Arguiñano Turtziozeko herritar batekin

    Joseba Arguiñano Turtziozeko herritar batekin

Enkarterriko Turtzioz herrira joango da gaur Joseba Arguiñanok gidatzen duen 'Historias a Bocados' saioa. Istorio bitxiak ezagutuko ditu bertako herritarren eskutik. 

Juanjo Gorrotxategi oso ezaguna da herrian bere familiak ekonomatua zuzentzen duelako duela 70 urtetik. Horrez gain, ganaduzalea da eta Montxina arrazako zenbait abelburu ditu. Horiek erakutsi ostean, mokadutxo bat prestatuko dute behi haragiarekin eta baratzeko produktuekin. 

Jesus Mari Palaciok hainbat urte daramatza herriko historia ikertzen, eta bi liburu idatzi ditu. Beste hainbat bitxikeriaren artean, Turtziozen zezen-zaletasun handia dagoela eta lau zezen-plaza daudela kontatuko dio. Horietako batera, San Roqueko zezen-plazara, joango dira bisitan, eta bakailaoz betetako piperrak prestatuko dituzte gero. 

Kontxi Aldasoro izango du azken bidelagun Josebak. Basaurira ezkondu zen, baina alargundu ostean Turtziozera itzuli zen. Gaur egun, San Pedro de Romaña eliza zaintzeaz arduratzen da, eta herriko abesbatzako kidea ere bada. 

'Historias a Bocados de Trucios' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.