telebista
22:30ean
Madrilgo euskal jatetxeak, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
La Gabarra, Okela, La Potxola eta Taberna Ipuzcoa jatetxeak arituko dira lehian Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioan.
-
Javi Sierra eta Madrilgo euskal jatetxeen jabeak mahai-inguruan eserita. EiTBko bideo bateko irudia.
Asteleheneko 'Juego de Cartas' Madrilera joango da, bertan dauden euskal jatetxeak ezagutzeko asmoarekin.
Hasteko, Iñaki Ongay nafarrak gidatzen duen La Gabarra jatetxea ezagutuko dute, Majadahonda herrian.
Ondoren, Barajas barrutian, Okela jatetxean egongo dira, Alberto Pastor bilbotarraren lokalean.
Aitor Fernández Arrietaren La Potxola izango da hirugarren lehiakidea, Chueca auzoan.
Amaitzeko, Martin Berasategiren lehengusu den Iñaki Iturriozek hiriburuaren erdigunean duen Ipuzcoa Taberna aurkeztuko digu.
'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.