telebista
Audientzia
'Juego de Cartas', bere ordu tartean nagusi, % 14,7ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Javi Sierrak aurkezten duen saioak 178.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen.
-
Javi Sierra sukaldaria Bizkaiko Ezkerraldean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia
Asteleheneko 'Juego de Cartas' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, % 14,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioak Bizkaiko Ezkerraldera jo zuen, bertako lau jatetxeren artean menu berezi onena zeinek ematen duen erabakitzeko.
Emanaldiak 178.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.