prentsa oharrak
Kirolak
Estropada denboraldia hasiko da igandean ETBn
A.A.
EITB
Bordeleko Banderak zabalduko du San Miguel Ligako lehia.
Asteburuan abiatuko da estropada denboraldia, Bordelen jokatuko den San Miguel Ligako lehen probarekin. Euskal Telebistako kamerak bertan izango dira, baita gainerako 18 hitzorduetan ere. Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri eta Ibon Gaztañazpi arduraduko dira estopaden zuzeneko emankizuna egiteaz.
Kantauri isurialdeko 12 traineru onenak izango dira nor baino nor Ligako garaipena eskuratu nahian. Faborito nagusia, ezbairik gabe, Urdaibai izango. Egungo txapeldunak bere nagusitasuna erakutsi du jada aurredenboraldian. Atzetik izango ditu San Juan eta Kaiku. Liga luzea izango da eta ustekabeak edozein momentutan etor daitezke.
Lehen hitzordua, igande honetan, 11:30ean, ETB-1eta eitb.com.
Herri kirolak, pilota eta txirrindularitza
ETBren igande honetako kirol eskaintza herri kirolak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute.
16:00etan, bezperan Erandion jokatutako Euskadiko Sokatira Txapelketaren berri emango du Koldo Aldalurrek.
17:00etan pilotaren tartea zabalduko dute, Eibarko jaialdia zuzenean eskaintzeko. Ongai-Arruti / Jaunarena-Ladis Galartza partida jokatuko da lehendabizi eta Irujo-Merino / Idoate-Pascual ondoren. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
20:30ean, ETBSat-en, Suitzako Itzuliaren azken etapa eskainiko da. Erlojuz kontrako etapa izango da, 32,1 kilometrotakoa Schafafhousen du irteera eta helmuga ere bai. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira berriemaile.
eitb.com-en estropadak, pilota eta txirrindularitza izango dira ikusgai.