telebista
22:30ean
Elikagaien berrerabilera hizpide gaur 'Restaurante Sin Barreras' saioan
EiTB
Gure zortzi lehiakideak 'food truck' batera igoko dira menu jasangarri bat prestatzeko asmoarekin.
-
'Restaurante Sin Barreras' saioko partaideak. Irudia: EiTB
Gaur, Iñaki Urrutiak aurkezten duen 'Restaurante sin Barreras' saioaren atal berri bat izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en. Aste honetan, jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintza hartuko du saioak ardatz. Zortzi lehiakideek osagaien aukeraketak ingurumenean duen inpaktua ikasiko dute.
Hasteko, sala tailerrean, Luisa Lopezek jatetxeko mahaiak elementu naturalekin dekoratzeko eskatuko die lehiakideei. Dekorazio jasangarrienak irabaziko du proba.
Iñaki Andradas sukaldariak, ordea, janariaren berrerabileraz hitz egingo die, eta zenbait osagai nola berrerabili pentsatu beharko dute lehiakideek. Proba egiteko, bikoteka ibili beharko dira sukaldetik, orkatiletatik lotuta.
Horrez gain, Zarauzko hondartzan egongo dira, eta Aritz Aranburu surflariak surf ikastaro bat emango die.
Azken proban, food truck batera igoko dira eta menu jasangarri bat prestatuko dute. Horrekin irabazten duten dirua EiTB Maratoiarentzat izango da. Aurten, haurren minbizia izango du ardatz elkartasun maratoiak.
'Restaurant Sin Barreras' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.