telebista
20:00etan
Angiozarren izango da gaur 'Historias a Bocados' saioa
EiTB
Joseba Arguiñanok Bergarako auzo honetako gastronomia kontuak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano. Irudia: EiTB
Joseba Arguiñanok Ang¡ozar, Bergarako auzoa, ezagutuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, Mertxe Altuberekin izango da. Mertxek 'tentazioak' izenarekin deitzen dituen San Blas opilak prestatuko dizkio.
Jose Mari Garayk bizitza osoa eman du baserrian lanean, eta Josebak bere eginbeharretan lagunduko dio. Elkarrekin, atun mendrezka txingarretan erreta prestatuko dute.
Anselmo Vega Mito ezizenarekin ezagutzen dute Angiozarren, eta bertako maisua izan da 30 urtez. Sukaldean ere oso trebea da eta bere amaren errezeta batekin egindako oilasko gisatua prestatuko dio Josebari.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.