Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Banderaren emanaldia, bere ordu-tartean nagusi, igandean

EiTB

Emakumezkoen estropadak % 18,1eko audientzia zatia lortu zuen eta gizonezkoak % 20,6koa.

  • Hondarribi eta Orio lehia estuan

    Hondarribi eta Orio lehia estuan.

Igande goizean Donostiako uretan jokatu zen Donostiako Banderaren emanaldia bere ordu-tartean nagusi izan zen.

Gizonezkoen estropadak % 20,6ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen % 28,9ko kuota bereganatuz. Audientzia metatuari dagokionez, 130.000 ikus-entzulek egin zuten bat Euskadin eta eragin eremuan emanaldiarekin. Hondarribiak irabazi zuen bigarren saioan ere estropada, baina Oriok ez zuen amore eman azkenera arte. Emozioz beteriko jardunaldia izan zen.

Aurretik, emakumeen probak ere bere ordu-tartean lidergoa bereganatu zuen, % 18,1eko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 24,4ko kuota eskuratuz. Oriok eskuratu zuen bandera. Emanaldiak 96.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.