Itxi

telebista

22:15ean

'Bodas de Sangre' telesail frantsesa estreinatuko da igandean ETB2n

EiTB

Proventzan girotutako polizia estiloko ekoizpenaren amaiera abuztuaren 4an izango da ikusgai.

  • Bodas de Sangre telesail frantsesa.

    Bodas de Sangre telesail frantsesa.

ETB2n, igande honetan (uztailak 28) eta hurrengoan (abuztuak 4), 'Bodas de Sangre' (Noces Rouges) polizia estiloko telesail labur frantsesa izango da ikusgai. Proventzan girotutako ekoizpenak Alexia Barlier (Alice), Cristiana Reali (Claire) eta Lannick Gautry (Vincent) izango ditu protagonista nagusi.

Alice, Claire Pavane Proventzako sukaldari ezagunaren alaba, jaioterrira itzuli da lau urte kanpoan pasatu ondoren, Sandra bere ahizparen ezkontzara joateko. Haatik, itzulerarengatik duen poza eta ezkontzako giro alaia zapuztuko dira ahizpa ezkonberria amildegi baten oinean hilik agertu ostean. Sandrak bere buruaz beste egin duela dirudien arren, zantzu batzuen arabera, baliteke hilketa izan izana. Familiako lagun eta Aliceren bikote izandako Vincentek ikerketa abian jartzea erabakiko du. Handik gutxira, hildakoaren familiak sekretu ilunak ezkutatzen dituela ohartuko da.

'Bodas de Sangre' 22:15ean izango da ikusgai, ETB2n.