Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Arantzan izango da gaur

EiTB

Ander Gonzalez 'A Bocados'eko aurkezleak hartuko du Joseba Nafarroako herrian.

  • Joseba Argiñano.

    Joseba Argiñano.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioak Nafarroako Arantza herrira egingo du bisita gaur. Bertan, Ander Gonzalezek, Gabriela Uriarterekin 'A Bocados' aurkezten duen sukaldariak, hartuko du eta herrian barrena gidatuko dio.

Arantzaren historia XIII. mendean hasten da, Nafarroako Erreinuaren Erdi Aroan. Garai hartan linaje boteretsuak bizi ziren, tartean Aranibartarrak. Aranibar jauregiar duen garrantzia azalduko dio Unai Azpirozek bertan.

Arantzak 600 biztanle ditu eta gehienak herri erdian bzi dira, baina gainontzekoak Eguzkialdea, Azkilarrea, Bordalarrea eta Aientsa auzotan banatuta daude. Azken auzo honetan Burdingurutz basetxea dago. Mertxe Zabalekuk erakutsiko dio paraje ederraren erdian dagoen ostatua.

Arantzan ere badira jatetxeak eta horietako bat Ostatua Burlada Jatetxea dugu. Esther Burladak kudeatzen du eta berarekin egongo da Joseba. Etxeko janaria du oinarri jatetxeak.

Arantzak hartzen duen eremuaren erdia baino gehiago basoa da. Pagadiak dira ugarienak, baina harizti, gaztainondo eta pinudiak ere badaude. Halaber, harana 600 eta 1.000 metroko mendiz inguratuta dago. Arantzan, beraz, ibilaldi ederrak egin daitezke. Jose Ramon Amoros aranaztarrak ibilbide erakargarrienen berri emango dio.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan egongo da ikusgai gaur, ETB2n eta eitb.eus-en.