telebista
22:30ean
'La higuera de los bastardos' filmaren estreinaldia, gaur gauean 'La Noche De...'n
EiTB
Horrez gain, saioak Chris Pratt eta Judy Garland aktoreei buruzko erreportajeak eskainiko ditu.
-
Karra Elejalde 'La Higuera de los Bastardos' pelikulan.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak La Higuera de los bastardos filma estreinatuko du telebistan, Ramiro Pinilla idazle bilbotarraren izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarrituta. ETBren partaidetzarekin ekoitzitako pelikula da, Ana Murugarren zinemagileak zuzendutakoa, eta Carlos Areces, Karra Elejalde, Jordi Sanchez, Pepa Aniorte eta Ylenia Baglietto aktoreak ikus daitezke bertan.
La Higuera de los bastardos falangista baten istorioa da. Bere biktimetako baten semearen gorroto begirada sentitu ondoren, pikondo baten zaintza lanetara mugatuko du bere bizitza, gainerakoa ahaztuta. Ziur dago mutikoa, nagusitzen denean, mendeku bila itzuliko dela. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Chris Pratt Los Vengadores eta Jurassic World pelikulen aktore protagonistaren inguruko erreportajea eskainiko du saioak. Halaber, Linea Caliente atalak Hollywoodeko aktoreek argaltzeko erabiltzen dituzten dieten berri emango du.
Amaitzeko, Judy Garland aktorearen heriotzaren 50. urteurrena hizpide hartuta, Ozeko aztia pelikula ezagunaren protagonistaren bizitza errepasatuko du CSI: Hollywood atalak. Bizitza gogorra izan zuen Garlandek, eta haren heriotzaren ingurukoak nahiko ilunak dira.
'La Noche de… La Higuera de los bastardos' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en.