Itxi

telebista

'El Conquis'en 22. atala

Luisitok guztiekin ahal du; Esko eta Caballo kanporatu ditu

EiTB

Ibaik eta Jontxuk irabazi dute orientazioaren immunitate jokoa, eta Ianirek eta Caballok galdu dute.

  • Esko, Luisito eta Caballo, banbuen dueluan

    Esko, Luisito eta Caballo, banbuen dueluan

Luisitok ezustekoak ematen jarraitzen du Panaman; haren azken biktimak Esko eta Caballo izan dira. "El Conquistador del Pacífico" saioaren 22. atalean, Burgoskoak erakutsi du irabazteko sarritan aski dela nahi izatea eta jarrera egokiarekin edozer lor daitekeela. Luisitok erabakitasunez igo du lehen banbua, nola edo hala irabazteko asmoz, eta abenturan jarraitu ahal izateko gutxienekoa gainditu du. Esko ez da banbuaren goialderaino iristeko gai izan, baina gogotsu ekin dio desafiori. Caballoren kasuan, ezegonkortasun emozionalak jukutria gaiztoa egin dio unerik txarrenean. Nafarrari buruan sartu zaio ez zela gai lehen banbuaren gailurrera iristeko, eta askoz denbora gehiago igaro du hondartzan eserita uretan saiatzen baino. Julianek ez dio Iruñeko lehiakideari animatzeari utzi, baina ezinezkoa izan da. Caballoren abentura orban batekin bukatu da, eta ziur bizitza guztian damu izango dela.

Orain zortzi lehiakide baino ez dira gelditzen abenturan, eta Luisito enbarazu egiten ari da, bai berdeei baita gorriei ere. Bileran argi gelditu da arerio gogortzat dutela, eta gehienek haren izena eman dute duelurako izendapenetan. Baina deigarriena Ibairen eta Jontxuren hautua izan da. Aurretik desafiorik egin ez duen norbait bidali nahi zuten duelura, eta Krasiren eta Eskoren artean zegoen aukera. Azkenean, santurtziarra aukeratu dute, eta Krasi libre geratu da Ibairen laguna delako. Zallako gaztea ez da ausartu abenturako bere "adiskideari" huts egiten.

Orientazioaren immunitate jokoan ikusi denez, lagunak koloreen aurretik daude, eta Asier eta Esko ez dira gorrien eta berdeen muin-muineko kideak. Ibairen eta Jontxuren garaipenak Luisito kondenatu du, eta aurreko asteetatik susmatu zitekeen zerbait agerian gelditu da: Krasi bere arma psikologiko guztiak erabiltzen ari da finalera iritsi ahal izateko.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.