telebista
Audientzia
Buruz Buruko Txapelketako finala, bere ordu-tartean nagusi, % 21,7ko kuotarekin
EiTB
Urrutikoetxearen eta Irribarriaren arteko norgehiagokak 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
-
Iker Irribarria, buruz buruko txapelduna, saria jasotzen. Argazkia: EFE
Igandeko Buruz Buruko Txapelketako finala bere ordu-tartean nagusi izan da % 21,7ko audientzia-zatiarekin. Ikus-entzule euskaldunen artean, gainera, % 34,1eko kuota lortu du.
Iker Irribarria gipuzkoarra 22-20 gailendu zitzaion Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrari Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako final zirraragarrian. Norgehiagokak 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.