Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquis' debatea, bere ordu-tartean nagusi, asteazkenean

EiTB

Patxi Alonsok gidatutako saioak % 13,1eko audientzia-kuota eta 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • Lekue lehiakidea, 'El Conquis' saioan

    Lekue lehiakidea, 'El Conquis' saioan

Asteazken honetan, Patxi Alonsok gidatutako 'El Conquis' debatea bere ordu-tartean nagusi izan zen % 13,1eko audientzia-kuotarekin. Lekue abenturako azken kanporatua izan zuten gonbidatu, eta, besteak beste, Luisitoren izendapen polemikoaren inguruko azalpenak eman zituen. Lehiakide urdinaren 'traizioa' izan zen, hain zuzen ere, conquistologo, kapitain eta abenturako beste zenbait kideren hizketagai nagusia. Solasaldiak 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'El Conquis' debatea oso datu onak izaten ari da denboraldi osoan zehar: batez beste, % 11,8ko kuota eta 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista