Itxi

telebista

Txirrindularitza

Italiako Giroaren 12. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Cuneo eta Pineroloren arteko 146 kilometroko etapa gogorra izango da.

  • Pello Bilbao, Italiako Giroan

    Pello Bilbao, Italiako Giroan. Argazkia: EFE

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak Italiako Giroaren hamabigarren etapa eskainiko du zuzenean. 146 kilometroko etapa gogorra izango da, Cuneo eta Pinerolo artekoa. Txirrindulariek lehen mailako mendate bat igo beharko dute aurtengo Giroan lehen aldiz: Montoso. 8,9 kilometroko igoera du, eta batez besteko maldak % 9,4koak dira, baina % 10etik gorako maldak ditu.

Etaparen emanaldia 13:45ean hasiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en izango da ikusgai. Fermin Aramendi, Alfontso Arroio, Xabier Usabiaga eta Alessandro Ruta arduratuko dira kontakizunaz, eta eitb.eus-ek emanaldi osoa eskainiko du zuzenean.