telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Apinaizen izango da arratsaldean
EiTB
Joseba Arguiñano Arraia-Maeztuko udalerriko kontzeju honetan izango da bertakoen historiak ezagutzera eta sukaldaritza kontuetan murgiltzera.
-
Arguiñano Apinaizen izango da igandean.
'Historias a Bocados' saioa Apinaizen egongo da gaur, Arabako Arraia-Maeztu udalerriko kontzejuan. Bertakoen istorioak ezagutu eta sukaldaritza kontuetan murgiltzea izango du helburu.
Macario Martínez de Alegría Apinaizko 71 urteko bizilagunak Arabako alderdi horretan dauden gaztainondoak berreskuratu nahi ditu. Josebari bere jarduna erakutsiko dio: gaztainondo enbor batean gaztainondo kimua nola txertatzen duen erakutsiko dio.
Tomas Garridok 84 urte ditu eta Apinaizko Administrazio Biltzarreko presidente izan zen 24 urtez. Urte askotan herrian gauza asko egin zituztela kontatuko dio, gauza asko, bat izan ezik: garai batean herriari argia ematen zion turbina elektrikoa ezin izan dute berriro martxan jarri. Turbina horrek errota elikatzeko ere balio zuen. Horixe zen bere ilusioa, eta bere garaian lortu ez zutena orain lortuko dutela esango du. Hori guztia, urtegi txikia, turbina eta errota zaharra ikusten duten bitartean azalduko dio.
Sergio Martínez de Rituertok 44 urte ditu, eta Apinaizko Administrazio Biltzarreko presidentea da gaur egun. Lehen, oporretan, jaietan eta asteburuetan joaten zen herrira, gurasoak eta aitona-amonak bertakoak direlako. Orain, haatik, bertan bizi da, Gasteiz atzean utzita.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.