Itxi

telebista

'El Conquis'en 11. atala

Ibonek Arantxa kanporatu eta saioa utzi du, urdinek tronkoala irabazi ostean

EiTB

Ibonek min hartuta utzi du saioa Arantxa kanporatu ondoren. Urdinek irabazi dute tronkoala jokoa, Enekoren eta Daviden azerikeriari esker.

  • Ibon eta Arantxa

    Ibon eta Arantxa. Argazkia: EiTB

Ibonek "El Conquistador del Pacífico" saioaren 11. atalean izan duen agur dramatikoak ahozabalik, triste eta zer esan jakin gabe utzi ditu guztiak. Agur teatral eta sentibera izan da, Ibon bera den modukoa. Dena den, inork ezin du esan guztia eman gabe eta berde bat aurretik eraman gabe joan denik, Arantxari bidegabea iruditu bazaio ere. Hendaiakoak ez zeukan abentura uzteko inongo gogorik, are gutxiago kapitainek agindutakoa bete ez eta duelura bidali ostean. Patri eta Nagore ere zalantzak izaten hasi dira.

Laburbilduz, aste biribila izan da urdinentzat; bi azeri zaharrak buru zituztela, gainerako kapitainak nahasi eta hitzarmen bat zutela sinetsarazi diete. Seleta, Manu, Patri eta Nagore gertatzen ari zenaz konturatu direnerako, Eneko eta Daviden taldeak hiru uztaiak enborrean sartuta zituzten eta kanpamentu aberatsera bidean zeuden.

Berdeak kanpamentu txirora joan dira baina Arantxa "komodina" zuten, beraz, taldea lasai egon zitekeen.

Gorriak, aldiz, kanpamentu oso txirora itzuli dira, infernura alegia. Eta kanpamentua infernu bat izan bada, are gogorragoa izan da haien egoera psikologikoa; izan ere, "komodin" guztiak agortuta dituzte dagoeneko. Taldea adorerik gabe zegoen eta, hori gutxi balitz, Ibonek duelura joateko aurkeztu du bere burua: sorbalda mindurik zeukan eta horrela ezin zuen abenturan jarraitu.

Ibonek helburu bakar batekin egin dio aurre dueluari: saioa uztea baina, ahal baldin bazen, aurretik arerioa kanporatuta. Kapitain berdeek eskura jarri diote helburua; izan ere, talde berdeko edozein lehiakide indartsuk erraz kanporatuko zukeen Ibon horrela egonda.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.