prentsa oharrak
Igandean
Menorca eta Caja Laboral taldeen arteko partida zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Arratsaldean, Martinez de Irujo- Merino II eta Xala- Barriolak jokatuko duten binakako txapelketako partida eskainiko da Eibartik zuzenean.
Euskal Telebistako igandeko kirol eskaintza Menorca eta Caja Laboral taldeek elkarren aurka jokatuko duten ACB Ligako 27. jardunaldiko partidaren emanaldiarekin hasiko da. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek norgehiagokaren gaineko kontakizuna egingo dute, goizeko 12:30etik aurrera ETB-1en.
Arratsaldeko ''Herri Kirolak''&' || 'nbsp; tartean, Azpeitiko zezen plazan ospatuko den erronka eskainiko da, Mariano Haroren Marka ontzeko ahalegina, alegia, 10.000 metroko lasterketa. Juanan Legorburuk, Jose Etxebeste eta Koldo Aldalurrek emango dute probaren berri 16:00etatik aurrera.
''ETB Kantxa'' saioak bere aldetik, Eibarreko pilotalekuarekin bat egingo du 17:00etan. Hasteko, Titin III- Merino eta Aritz Lasa- Beroiz bikoteek jokatuko duten partida eskainiko da eta ondorengo binakako txapelketako partida Martinez de Irujo-Merino II eta Xala- Barriolak jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute partiden berri ETB-1en.
Horrez gain, ETBSat-ek Belgikako Gent&' || 'nbsp; Wevelgem sariarekin bat egingo du 15:30etatik aurrera eta Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak emango dute txirrindularitza lasterketaren berri. Gauean, probaren laburpena eskainiko da 21:00etan eta aurretik, 20:30etan, Volta a Catalunyako azkeneko etaparen lasburpena eskainiko da.