Itxi

telebista

22:30ean

'Ni un paso atrás' erreportajea, gaur gauean, '360º' saioan

EiTB

'La Manada'ren auzia epaitu zuten epaile berdinek epaituko duten beste auzi bat ikertuko du saioak: modelo agentzia batean biluzik grabatu zituen gizonari 129 emakumeren salaketak.

  • Eider Hurtado

    Eider Hurtado

Gaur, '360º' saioan, La Manadako auzia epaitu zuten epaileen beste kausa bat ikertuko dute. Modelo-agentzia batean biluzik grabatu zituen gizon bati 129 emakumek jarritako salaketak eta Nafarroako epaimahaietako kartzela eskari handienetakoa: 400 urteko kartzela-zigorra. Ni un paso atrás erreportajea ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai izango da 22:30ean.

Eider Hurtadok aurkeztu eta zuzendutako saioko lan-taldea Iruñean izango da 100 zigor baino gehiago leporatzen zaizkion modelo-agentzia bateko zuzendari ohia ikertzeko. Zigorren artean, adin-gabeak galbidean jartzea dago. Bateko egoera hau salatu duten emakumeen lekukoak eta, besteko, egoera pairatu bai, baina euren lana galtzeagatik salatzera ausartu ez diren beste emakume batzuena ere izango dituzte.

Auzi honek agerian uzten du emakumeek jasaten duten desberdintasun eta abusu egoera eta '360º' saioak gaia sakonduko du. Martxoaren 8aren atarian, ikerketa-taldeak inkesta handi bat zabalduko du, euskal emakumeen egunerokoa nolakoa den jakiteko.

Gustuko dituzun jarduerak egiteari utzi al diozu beldurrarengatik? Gauez bakarrik irtetea ez al zara ausartzen? Sexu intsinuaziorik izan al duzu lanean? Abusuak izan al dituzu leku publiko eta pribatu batean, ginekologoaren kontsultan, esate baterako?' 400 emakumeri egindako galderaren emaitzak ezagutuko ditugu saioan.

'360º' saioan, esklusiban, sententzia aitzindari bat lortu zuen emakumearen lekukotasuna izango dute. Emakume eta ama izateagatik baztertu zutela probatu zuen emakume honek. Halaber, erditze garaian zenbait emakumek sufritzen duten indarkeria-obstetrikoa ikertuko du: episotomiak, programatutako zesareak eta eragindako erditzeak.

Martxoaren 8ko mobilizazio handien lehen urtemuga honetan, deialdi haiek izan zuten eragina eta feminismoaren aurkako erreakzioa aztertuko du saioak. Irantzu Varelak egunero jasotzen dituen mehatxuen berri emango du, eta Pilar Kaltzarekin batera, emakumeen aurrera pausuak oztopatzen dituzten gezurrak agerian utziko ditu. Berebat, berdintasunaren alde lan egiteko antolatuta dauden gizonak ba daudela jakingo dugu. Ildo horretatik, Piper Txuriak elkarteak sistema patriarkala desegin nahi du.