telebista
Aktualitatea
Xabier Lapitzek Madrildik egingo dio jarraipena 'proces'aren epaiketari 'En Jake'n
EiTB
09:00etara aurreratuko du ordutegia saioak Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren berri emateko.
-
Xabier Lapitz
Gaur goizean, arreta berezia eskainiko zaio ETBn Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketari, bai albistegietan eta baita gaurkotasun saioetan ere.
'En Jake' saioak 09:00etara aurreratuko du hasteko ordutegia. Madrilen izango da Xabier Lapitz aurkezlea, eta bertatik aztertuko du egoera politikari, kazetari eta adituekin. Honako hauek eseriko ditu epaiketak akusatuen aulkian: Oriol Junqueras presidenteorde ohia; Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia; Raul Romeva, Jordi Turull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxel Borras, Carles Mundo eta Santi Vila kontseilari ohiak; Jordi Sanchez ANCko buruzagi ohia, eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea.
Arantza Ruizek, berriz, solas-mahaia gidatuko du Bilboko platoan. Kaleko giroaren berri Leire Torres erreportariak emango du Madrilen, eta Maitane Bastidak Bartzelonan jazotzen dena kontatuko du.
Bestalde, arratsaldeko 'Está Pasando' saioan ere, epaiketaren berri emango dute. Odei Esnaola Madrilen egongo da bertan gertatzen denaren berri zuzenean eman eta hainbat gonbidaturekin hitz egiteko. Bartzelonan ere jarriko du fokua 'Está Pasando' saioak.