telebista
22:30ean
'Niebla en agosto' pelikula, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
EITB
Saioak, gainera, aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso duen Rami Maleken inguruko erreportajea eskainiko du.
-
'Niebla en agosto'
Gaur gauean, 'LND' saioak Niebla en agosto filma eskainiko du, nazien erregimenaren garaiko benetako gertakarietan oinarrituta. Pelikulak jasotzen duenez, naziek ez zituzten bakarrik juduen kontrako sarraskiak egin. Izan ere, Alemaniako herritarren kontrako krimenak ere burutu zituzten, gaixotasun edo ezgaitasunen bat izateagatik edota arbaso eta senide susmagarriak izateagatik.
Pelikulak haur errumaniar bat izango du protagonista. Naziek ospitale psikiatriko batean sartuko dute preso eutanasia programa batekin esperimentatzeko. Bertan gertatzen ari denaz kontzientzia hartzen duenean, baina, programa horrekin amaitzeko sabotajea egiten saiatuko da, lagunekin batera. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.
Horrez gain, aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso duen Rami Maleken inguruko erreportajea eskainiko du 'LND'k. Freddy Mercuryren paperean sartzeko egin zuen aldaketa fisikoaz arituko dira.
Bestalde, Hollywoodeko bikoizketa txarrenen inguruko erreportajea eskainiko du 'LND'k, eta, amaitzeko, Jennifer Anistonen ibilbidea errepasatuko du, aktore ezagunaren 50. urtebetetzea hizpide hartuta.
'La Noche de... Niebla en agosto' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.