telebista
23:15ean
Amatasunaren erronka berriak aztergai, gaurko '360º Punto de Vista' saioan
EITB
Gainera, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzek jaiotza tasan izan dezaketen eragina aztertuko du saioak.
-
Arantza Ruiz
Gaur gaueko '360º Punto de Vista' saioak amatasunak dakartzan erronka berriak aztertuko ditu; Euskadin dugun jaiotza tasa baxua (Europako gainerako herrialdeetakoarekin alderatuta, baxuenetakoa) tartean. Horretarako, Arantza Ruiz kazetariak Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia katedraduna elkarrizketatuko du. Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzek jaiotza tasa igotzen lagundu dezakete?
Ohi denez, Fernando Palacios, Tito Irazusta eta Marta Martin saioaren ohiko kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Suediako emakume bat arituko da horiekin batera, bere herrialdeko amatasun politikak azaltzeko. Horrez gain, seme-alabak izateko adinaren atzerapena aztertuko dute eta 50 urteko emakumeek egiten dituzten ugalkortasun tratamenduez hitz egingo dute Marcos Fernando medikuarekin. Ama izateko adin egokirik ba al dago?
'360º Punto de Vista' ostiral honetan izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.