telebista
Audientzia
'El Conquis' eztabaida-saioa, berriz ere audientzia-buru, bere ordu tartean
EITB
% 14,3ko audientzia zatiarekin, aurreko asteko saioaren datuak gainditu zituen eta azken lau urteetako saiorik ikusiena izan zen.
-
"El Conquis" eztabaida-saioa
Asteazken gaueko 'El Conquis' debatea berriz ere nagusi izan zen bere ordu tartean eta aurreko astean lortutako datua gainditu zuen, % 14,3ko audientzia zatia bereganatuz. Halaber, azken lau urteetako debaterik ikusiena izan zen eta 192.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Patxi Alonsok aurkeztutako saioak ¿Soraya, abenturako azken kanporatua, izan zuen gonbidatu. Donostiako artista polifazetikoak aurrez aurre izan zituen Sveta eta Pili.