Itxi

telebista

23:30ean

Haur lapurtuak hizpide, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan

EITB

Saioak, gainera, nazioarteko adopzio kopuruaren jaitsiera aztertuko du.

  • Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea

    Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak haur lapurtuen gaia hartuko du hizpide. Haur lapurtuen inguruko kasuak ez preskribatzearen aldeko manifestazioa deitu dute Madrilen urtarrilaren 26rako. 1940 eta 1990 bitartean 300.000 haur baino gehiago lapurtu zituzten, kalkulu batzuen arabera.

Amaia Cerejido haur lapurtua izan zen, Justiziak onartutako lehen biktima, hain zuzen ere. Bere historia eta bere ama biologikoa bilatzeko izandako oztopoak azalduko dizkigu. Horrez gain, 1975ean seme jaioberria lapurtu ziotela uste duen ama baten testigantza jasoko dute saioan, Marga Calvorena.

Bestalde, nazioarteko adopzio kopuruaren jaitsiera aztertuko dute. Horretarako, Jose Mari Lezana Gipuzkoako Foru Aldundiko Familia Harrera eta Adopzioa ataleko buruarekin arituko dira.

Arantza Ruizek gidatuta, Marta Martin, Tito Irazusta eta Fernando Palacios solaskideek ere parte hartuko dute saioan.

'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.