telebista
22:30ean
Adopzioak hizpide, gaur gauean, 'Punto de Vista' saioan
EITB
Iñaki Elorzak aurkeztuta, gaia ikuspuntu ezberdinetatik azalduko duten testigantzak bilduko ditu saioak.
-
'Punto de Vista' saioko irudia. Argazkia: EiTB
'Punto de Vista' saioaren gaurko atalak Adopciones, lazos de familia erreportajea eskainiko du. Iñaki Elorzaren eskutik, saioak kamera subjektiboaren teknika erabiliko du adopzioen gaia lantzeko, eta ikuspegi berritzailea eskainiko digu: kamera duten betaurreko batzuen bitartez emango du pertsona protagonisten egoeren berri.
Protagonistetako bat Sergio dugu, txikitan bikote gay batek adoptatu zuen nerabea, eta adoptatzea aukeratu zuen ama ezkongabea ezagutuko dugu: Hermi. Hirugarren istorioa lantzeko, hainbat pertsona helduren testigantzak jasoko dituzte: batzuk umetan abandonatuak izan ziren, beste batzuk haur lapurtuak dira, eta azken horietako batzuek euren guraso biologikoak topatu dituzte. Euskal gizartearen parte diren testigantza harrigarriak eskainiko dituzte.
'Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.