telebista
22:30ean
'El Conquistador del Pacífico' saioaren estreinaldi ikusgarria, gaur gauean
EiTB
Lehorreratzea ikusgarria izango da, hegazkin txiki bat, helikopteroa, itsasontzia eta Emberá tribuko kideen ongietorria izango baitira ez galtzeko moduko ikuskizun honetan.
-
Julian, lehen jokoan ordezkariak izango diren lehiakideekin. Argazkia: EiTB
'El Conquistador' saioaren 15. edizio honek, 'El Conquistador del Pacífico' izenekoak, Panamako Las Perlas uharteak izango ditu agertoki. Pazifiko basatiari aurre egin beharko diete aurtengo edizioko 33 lehiakideek.
Hasiera ikusgarria
Lehen atalean, lehorreratzea ikusgarria izango da, lehiaketaren 15 urte hauetako lehorreratzerik gogoangarrienetakoa, hegazkin txiki bat, helikopteroa, itsasontzia eta Emberá tribuko kideen ongietorria izango baitira ez galtzeko moduko ikuskizun honetan.
Eta hastapen horretan denetik izan dadin, lehen immunitate jokoari ere ekingo diote. Hiru taldeen hotelean hasiko da. Saioak talde bakoitzeko bi ordezkari aukeratuko ditu, Julianen azalpenak entzun ditzaten eta proba nola egin behar den gainerako lehiakideei azal diezaieten. Gorriek, berdeek eta urdinek hondartzaraino egingo dute igeri, eta urperaturik dagoen kanoia hondarretara eramango dute eta karga leherrarazi. Talde irabazleak kanpamentu aberatsa estreinatzeko aukera izango du, bigarren sailkatua kanpamentu txirora joango da eta galtzaileak kanpamentu oso txiroa ezagutuko du. Talde berdeko ordezkariak Etxaniz eta Arantxa izango dira; Asier eta Leire Ukelele, talde gorrikoak, eta Andoni eta Pili, urdinekoak.
'El Conquistador del Pacífico' urtarrilaren 7an jarri zen abian Miramonen ospatutako gala handiarekin. 33 lehiakideen inguruko xehetasunak ezagutu genituen bertan, eta lehen kapitaina nor izango zen eman zen jakitera: Eneko Van Horenbeke. Gala ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Hasiera ezin hobea izan du, beraz, 'El Conquistador' saioaren ediziorik bikainenak.
Abenturaren lehen atala gaur gauean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.