Itxi

telebista

Audientzia

Asteleheneko 'A Bocados' saioa, denboraldiko ikusiena

EITB

Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkeztutako sukaldaritza tarteak %11,2ko audientzia zatia eta 133.000 ikus-entzule lortu zituen.

  • Gabriela Uriarte eta Ander González, 'A Bocados' saioko aurkezleak

    Gabriela Uriarte eta Ander González, 'A Bocados' saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

Asteleheneko 'A Bocados' sukaldaritza saioaren emanaldia denboraldiko ikusiena izan zen eta %11,2ko audientzia zatia bereganatu zuen. Saioak, halaber, 133.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak olagarro txintxorta prestatu zuten patata eta aza sopa batez lagunduta.

'A Bocados' sukaldaritza saioak bere tokia bereganatu du euskal ikus-entzuleen artean. Bigarren denboraldi honetan, bataz beste, %7,9ko audientzia zatia eta 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.