Itxi

telebista

22:30ean

Bizkaiko lau sukaldari gazte protagonista gaurko 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

Julen Fernández, Egoitz Ayarza, Rocío Pernas eta Jon Vega lanean ikusiko ditugu gaurkoan.

  • Javi Sierra

    Javi Sierra

Sukaldaritzako belaunaldi berriei egingo die tartea aste honetan ETB2ko 'Juego de Cartas' saioak, ofizioan hasi berritan lanerako gogotsu dauden eta etorkizunari begira amets eta egitasmo asko dituzten lau sukaldariri, hain zuzen.

Bizkaiko lau sukaldari gazte izango ditu bidaide Javi Sierrak: Julen Fernández, Getxoko kirol portuan dagoen Iturrizaga jatetxeko arduraduna; Egoitz Ayarza, Zamudioko Teknologi Parkean dagoen Aretxarte hotel-jatetxeko burua; Rocío Pernas, administrari lanak utzi eta Getxoko La Ola jatetxean sukaldaritzan murgildu den emakumea; eta Jon Vega, gurasoek aspaldidanik zuzentzen duten Lemoizko Andraka jatetxean urratsak ematen ari den gaztea.

'Juego de Cartas' gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.