telebista
Gaur, 22:30ean
Echek atentatuaren proba erabakigarria lortuko du 'La Víctima Número 8' telesailean
EiTB
Bideoa grabatzera behartu zutela esango dio Omarrek Edurneri, eta neskak haren mutil-lagunari lagundu nahiko dio.
-
Marcial Alvarez Eche kazetariarena egiten du 'La Víctima Número 8' telesailean
Gaur gauean, 'La Víctima Número 8' telesailaren 7. atalean, bideoa grabatzera behartu zutela aitortuko dio Omarrek Edurneri, eta polizia-etxetik ihes egingo dute elkarrekin. Edurnek argi du Omarrek alde egin behar duela Gorostizak aurki ez dezan. Baina laguntza beharko du Omar herrialdetik ateratzeko, nahiz eta laguntza hori Jihadeko kolaboratzaileen eskutik etorri.
Bestalde, Korok Bilbora itzultzea erabakiko du. Gorostizaren hitzek konbentzitu egin dute, eta Edurneren telefono-zenbakia emango dio poliziari haren seinalea lokaliza dezaten. Hala ere, komisarioaren dei baten ostean, atzera egin, eta Gorostizaren operatiboaren gainean jarriko ditu begiak berriro.
Eche ospitalean esnatuko da, eta bere sakelakoan proba gehiago izango ditu: argazki batean, krimena gertatu izan zen tokian agertuko da Gaizka, basozainarekin batera. Gorostizak gertutik jarraituko dio Echeri, badakielako kazetariak laster asmatuko duela benetan gertatutakoa. Horregatik, Gaizkari esango dio herrialdetik ihes egin dezala, berak Eche erditik kentzen duen bitartean.
Honenbestez, Gaizkak Japoniara bidaiatzea proposatuko dio Almudenari, baina Gorkaren alarguna oso urduri dago Ahmeden hilketaren ostean eta zalantzak izango ditu Gaizkaren errugabetasunaz.
Bestalde, Adilak diruz beteriko gutuna jasoko du, ezezagun batek Omarri lagundu nahi diola esan, eta semea non dagoen erakutsiko dio. Gainera, Conchak dibortzioa eskatuko dio Jose Mariari, eta bere iraganeko sekretu garrantzitsu bat aitortuko dio, Azkarate familiaren norabidea guztiz aldatuko duen sekretua.
'La Víctima Número 8' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.