telebista
20:00etan
Joseba Arguiñanok Mañaria bisitatuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EITB
Josebak Durangaldeako herri honetako auzokideek istorioak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano, cuando visitó Amezketa. (Foto: EiTB)
Joseba Arguiñano sukaldariak Mañariko auzokideen istorioen berri jasoko du gaurko 'Historias a Bocados' saioan.
Durangaldeko herri honetako Hontza Museoan hasiko du Josebak bere bisita. Enrike Huerta ikertzailea da museoaren zuzendaria eta mundu osoko 40.000 animali espezie ezberdin biltzen dira bertan. Enriquek 12 urterekin izan zuen mota honetako museo bat sortzeko ideia eta orain, bere ametsa bete duela kontatuko dio Josebari. Elkarrekin, erreboiloa perretxikoekin jango dute.
Josebak, gainera, Mañariako Arri tokia taberna bisitatuko du. Eufemi Alberdik erretiroa hartu zuen arte egon zen bertan lanean eta gaur egun bere semeen ardura da. Josebarekin tabernako sukaldera sartuko da eta txipiroiak bere tintan prestatuko dizkio.
Amaitzeko, Jose Bilbaorekin izango da Joseba, antzinako motorrak konpontzeko haren lantegian. Mekanikari trebea bakarrik ez, sukaldean ere primeran moldatzen dela erakutsiko dio Josek Josebari eta orkatz gisua prestatuko dio.
'Historias a Bocados' 20:00etatik aurrera ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.