Itxi

telebista

Aktualitate eztabaida

Hispanitatearen eguna, gaur '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Saioak, gainera, Eliza Katolikoaren barruko sexu-abusuen inguruan arituko da, Gaztelueta auzia hasi den aste berean.

  • ARANTZA RUIZ

    ARANTZA RUIZ

Hispanitatearen egunak gero eta eztabaida handiagoa sortzen du. Franco diktadoreak 1958an ezarritako jai eguna da, eta Espainiako nazionalismoaren goraipatzen duen desfile militar handi batekin ospatzen da urtero. Urriak 12ko eguna frankismoaren herentziako jai-eguna al da? Inposatutako festa ote da? Galdera hauek erantzuten saiatuko da gaurko '360º. Tú Decides' saioa.

Bestalde, Hispanitatearen egunaren inguruko inkestaren emaitzak emango dituzte, eta egun-eguneko beste gai bat izango dute hizpide: Eliza Katolikoaren baitan gertatu diren sexu-abusuak. Espainian gai hori tabua da, eta ez dago estatistikarik. Hala ere, mundu mailan 50.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte. Abusu horien konplizea izan da Eliza Katolikoa? Vatikanoak gogor erantzun dio arazoari? Aste honetan, gainera, Gaztelueta auzia hasi da; Opus Deiren ikastetxe bateko irakasle bat sexu-abusuak egotzita epaituko dute bertan. Arantza Ruiz salaketa jarri zuen gaztearen aitarekin mintzatuko da platoan. Halaber, Tito Irazusta, Begoña Conde, Irantzu Varela eta Fernando Palacios solaskideen iritziak bilduko dituzte.

'360º. Tú Decides' ostiral honetan izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.