telebista
09:00etan
Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramailea, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Luismi Uharte, Iñaki Galdos eta Arantza Gutierrez solaskideak izango dira saioan.
-
Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Gaur goizean, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria izango dute ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Iruñetik zuzeneko konexioan, egun eguneko politika gaien analisia egingo du politikari nafarrak.
Horrez gain, Luismi Uharte, Iñaki Galdos eta Arantza Gutierrez solaskideak mahai-inguruan bilduko dira, eta Amane Ibañez kazetariak eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.