telebista
20:00etan
Arabako Delika herrian hasiko du gaur 'Historias a Bocados' saioak denboraldi berria
EiTB
Amurrioko udalerriaren barruan kokatutako herri txiki honetako kontuak ezagutuko ditu Hung Fai sukaldariak larunbat honetan.
'Historias a Bocados' saioak denboraldi berria jarriko du abian gaur Araban, Amurrioko udalerrian kokatutako Delika herrian. 150 biztanle inguruko ditu eta horietako hiru ezagutuko ditu Hung Fai sukaldariak.
Txema Perez de Arriba izango da lehenengoa. Ekialde Urrunean jatorria duen Shiitake izeneko perretxikoak ekoizten ditu eta mundu osoan banatu.
Jesus Ugartek 84 urte ditu eta baratzeko lanetan aritzen da egunero. Berarekin eta Margari emaztearekin kontu kontari arituko da Hung Fai entsalada bat prestatzen duten bitartean.
Jose Luis Bilbao izango da hirugarren protagonista. Jaiotzez gatikarra da, baina maitasunak eraman zuen Delikara. Haren istorio eta bitxikeriak ezagutuko ditu 'Historias a Bocados' saioko lan-taldeak, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.