Itxi

telebista

'Cine Éxito'

'El asesino del lago' telesaila, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Zortzi atalek osatutako polizia-thrillerra da.

  • 'El asesino del lago' telesaila

El asesino del lago (Le tueur du lac) telesail laburra eskainiko dute gaur ere Euskal Telebistaren bigarren katean. Ekoizpen frantses hau Bruno Dega, Jeanne Le Guilloy eta Jérôme Cornuau zuzendariek egin dute, eta, besteak beste, Lannick Gautry, Julie De Bona, Clement Manuel, Julie Depardieu, Pierre Perrier edo Marie-Anne Chazel aktoreak aritu dira bertan.

Zortzi atalek osatzen dute telesaila, eta aurreko igandean lehenengo hiru atalak eskaini zituzten eta hurrengo igandeetan eskainiko dituzte hurrengoak. Bi atal berri ikusteko aukera izango da gaur, eta datorren astean argituko da istorio guztia.

Lise eta Clovis polizia agenteen istorioak kontatzen dira ekoizpen honetan. Orain hiru urte ezagutu zuten elkar aintzira batean gertatutako hilketa baten harira, eta orain familia bat osatzen dute, Tom bederatzi hilabeteko semearekin batera. Annecy aintzira inguruan bizitzera joango dira. Bikoteak kasu berriak bere gain hartzen dituen heinean, Clovis dei arraroak jasotzen hasiko da. Horrez gain, aintziran bi gorpu agertuko dira, eta alarma guztiak piztuko dira. Lisek eta Clovisek ez dute zalantzarik: serieko hiltzaile batekin egin dute topo. Zailtasunei aurre egin beharko dizkiete biek elkarrekin, eta, aldi berean, familia-bizitzarekin ere jarraitu beharko dute.

Ez galdu El asesino del lago telesaila, gaur gauean, 22:10ean, ETB2n.