Itxi

telebista

Gasteizko jaiak 2018

'Ikurrinari Omenaldia' gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Aurretik, Ilaski Serranok aurkeztuko duen 'Gasteizko Jaiak 2018' saio berezia izango da ikusgai.

0:10

Gaur gauean, Ilaski Serranok 'Gasteizko Jaiak 2018' saio berezia aurkeztuko du ETB1en, eta Andre Maria Zuriaren eguneko jai giroaren berri emango du. Gasteizko jaien egun handia da, eta blusek eta neskek Ama Birjinari egiten dioten lore-eskaintza eta egun horretan egoten den euskal dantza eta kantuei erreparatuko die saioak. Gainera, Gasteizko Zortzikoa eta eguneko irudirik onenak ere izango dira ikusgai.

Ondoren, 'Ikurrinari Omenaldia' saioa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, eta urtero udaletxeko plaza berrian egiten den omenaldiaren berri emango dute, hain zuzen. Algara dantza taldearen eskutik, hainbat euskal dantza ikusiko dira, txistu, txirula, trikiti eta gaiten doinuekin. Guztira, 150 dantzaritik gora bilduko dira plaza berrian, eta denen artean omenduko dute ikurrina.

'Gasteizko Jaiak 2018' 21:00etan izango da ikusgai, eta 'Ikurrinari Omenaldia' ikuskizuna, 21:15etik aurrera.