Itxi

telebista

22:30ean

'Mi Casa en París' komediaren estreinaldia, gaur gaueko 'LND'n

EITB

Saioak gainera, zinemak eskaini dituen bainujantzi eta bikinien eszena onenak gogoratuko ditu.

Gaur, 'LND'k Mi casa en París komedia estreinatuko du telebistan, Kevin Kline, Maggie Smith eta Kristin Scott Thomas aktore bikainekin.

Mathias, filmaren protagonista, bere aita hiltzean jaso duen luxuzko apartamentua saltzera joango da Parisera. Frantziako hiriburura heltzean, pisu horretan emakume nagusi bat eta bere alaba bizi direla konturatuko da. Frantziako legearen arabera gainera, Mathiasek ezin izango du apartamentua errekuperatu emakume nagusia hil arte. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak bestalde, La Pareja Ideal atal berri bat eskainiko du bi aktore ezagunen ibilbidea errepasatuz, eta gainera, Si lo sé, no vengo atalak Parisen filmatzeak dituen arazoak azalduko ditu.

Amaitzeko, La Línea Caliente atalak zinemak eskaini dituen bainujantzi eta bikini eszena onenak gogoratuko ditu.

'La Noche de… Mi Casa en Paris' gaur izango da ikusgai 22:30etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista