telebista
Zinez
'Zaintzaileak' dokumentala, gaur, ETB1en
EiTB
Senitartekoak zaindu behar dituzten familiartekoak dira protagonista lan honetan.
ETB1ek Zaintzaileak (Cuidadores, 2011) dokumentala eskainiko du gaur gauean. Oskar Tejedor zinemagileak sortu eta zuzendutako obra hau Moztu Filmak ekoizpen enpresak eraman du aurrera Euskal Telebistaren parte-hartzearekin batera.
Dokumental honetan euren senitartekoak zaindu behar dituzten familiartekoak dira protagonista. Gaixoen eta zaintzaileen arteko harremanak aztertuko eta erakutsiko digu zuzendari legazpiarraren obra honek. Zaintzaile talde bat bi astetik behin elkartzen da beraien beldur, ikara eta esperientziak partekatzeko; baina, batez ere, gertatutako anekdota dibertigarriekin guztiek batera barre egiteko. Egoera deseroso eta zailenak erlatibizatzen ikasiko dute guztiek batera.
Zaintzaileak dokumentala gaur gauean emitituko da, 22:30ean, ETB1en.