Itxi

telebista

Audientzia

'Solo Una Mirada' telesaila, igande gauean, audientzia-buru

EITB

Telesailaren lehen hiru atalen emanaldiak % 15,6ko audientzia zatia lortu zuen.

ETB2k arrakasta handiarekin estreinatu zuen Solo Una Mirada telesaila eta lehen hiru atalen emanaldiak igandeko ordutegi nagusian audientzia-buru izatea lortu zuen. Akziozko thriller frantziarrak 196.000 ikus-entzuneko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. ETB2k datorren igandean eskainiko du telesailaren amaiera.

Harlan Coben idazlearen eleberri batean oinarritutako ekoizpena da, eta Eva Beaufils emazte eta ama arrunt baten istorioa kontatzen da bertan. Egun batean, berea ez den familia baten argazkia aurkituko du beste argazki batzuen artean, eta familia hartako kide bakarra ezagutuko du: bere senarra. Argazkiaz galdetuta, senarrak ezer ez dakiela esango dio, baina gau horretan bertan desagertu egingo da. Gertakari horiek hankaz gora jarriko dute Evaren bizitza, eta helburu bakarra izango du, senarra aurkitzea, horretarako seme-alabak arriskuan jarriko baditu ere.