telebista
22:30ean
'El fuego de la venganza' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB
Tony Scottek zuzendutako ekoizpen estatubatuar honetan Holywoodeko izen handiek hartzen dute parte, hala nola Denzel Washingtonek, Dakota Fanningek, Christopher Walkenek eta Marc Anthonyk.
El fuego de la venganza (Man On Fire, 2004) filma eskainiko du, gaur gauean, ETB2k. Tony Scottek zuzendutako ekoizpen estatubatuar honetan Holywoodeko izen handiek hartzen dute parte, hala nola Denzel Washingtonek, Dakota Fanningek, Christopher Walkenek eta Marc Anthonyk.
Akziozko thriller honek John Creasy CIA agentziako agente ohiaren istorioa du ardatz. Egunak tabernan pasatzen ditu Creasyk alkohola edaten, Lupita Ramos bederatzi urteko neskatilaren bizkartzain bezala kontratatzen duten arte. Haurraren gurasoak heriotza mehatxupean daude, eta alaba babesteaz arduratu beharko da Creasy. Apurka-apurka, neskatoarekin denbora pasa ahala, agente ohiarengan aspaldian sentitu gabeko sentimenduak azaleratuko dira. Baina Lupita bahitu egingo dute eta, haserre, haren bila abiatuko da.
Ez ezazu galdu El fuego de la venganza filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.