Itxi

telebista

22:00etan

'La primavera de Christine' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Mirjam Ungerrek zuzenduta, Austrian garatutako drama honetan Paula Brunner, Hilde Dalik, Zita Gaier, Konstantin Khabenskiy eta Peter Schorn aktoreek hartzen dute parte, beste batzuen artean.

Gaur gauean, ETB2k La primavera de Christine (Maikäfer flieg, 2016) filma emango du. Mirjam Ungerrek zuzenduta, Austrian garatutako drama honetan Paula Brunner, Hilde Dalik, Zita Gaier, Konstantin Khabenskiy, Lissy Pernthaler eta Peter Schorn aktoreek hartzen dute parte, besteak beste.

Viena, 1945: bederatzi urteko neskato bat besterik ez da Christine (Zita Gaier) errusiar okupazioa bere azalean sentituko duenean. Bonben ondorioz dena galdu dute, eta inon ostatu hartzeko dirurik ez badute ere, gaztea eta bere familia etxe handi batera bidaliko dituzte. Soldadu alemaniarrek alde egin ostean guztiak hobera egin behar zuela zirudienean, errusiarrek etxea indarrez hartuko dute eta onik ateratzeko esperantza oro desagertuko zaie.

Ez ezazu galdu La primavera de Christine filma, gaur, 22:00etan, ETB2n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista