telebista
22:30ean
Zentsura-mozioa aztergai, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan
EITB
Saioak, gainera, EiTB Focus inkestak argitaratu berri dituen eraso sexisten inguruko datuak aztertuko ditu.
-
Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy, zentsura-mozioaren eztabaidan. Argazkia: EFE
Politikak bizi duen momentu konbultsiboan barrena murgilduko da gaurko '360º. Tú Decides' saioa. Gürtel kasuaren epaiak krisi politiko handia piztu du eta egun hauetan gertatu den guztia aztertuko dute saioan parte hartuko duten 50 herritarrek. Halaber, Irantzu Varela, Tito Irazusta, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideek parte hartuko dute, eta Pablo Montesanos eta Elisa Beni kazetariak izango dituzte Madrildik zuzenean.
Bestalde, EiTB Focus inkestak argitara eman dituen datuak aztertuko dituzte. Makroinkestaren arabera, emakumeen erdiak baino gehiagok uste dute sexu-erasoa jasateko arriskua dagoela euren inguruan, herri eta hirietako jaietan. 'La Manada'ren epaiaren kontrako errekurtsoak aurkeztu diren aste berean publikatu dira inkestaren datuak.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.