Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Zegaman izango da arratsaldean

EITB

Hung Faik Zegama-Aizkorri lasterketako antolatzailea ezagutuko du, Otzaurteko Bentan izango da eta Oiarbide Harategiaren jabeekin egongo da.

Hung Fai sukaldariak Zegama bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan. Bertan urtero ospatzen den Zegama-Aizkorri lasterketa ezagunaren antolatzaileetako batekin izango da, Alberto Aierbe. Berarekin mendi lasterketa simulatzaile batean arituko da, eta ondoren, Amezti elkartera joango dira, Yakisoba tailarinak prestatzera.

Ondoren, Otzaurteko Bentara abiatuko da eta bertan Jon Oiarbidek negozioaren 100 urteko historia luzea azalduko dio. Jonen gastronomia filosofia erraza eta ederra da aldi berean, eta bere amak erakutsi zion errezeta bat prestatuko dio Hung Fai sukaldariari: txahal- tripakiak.

Amaitzeko, Beñat Goikoetxea eta Patxi Arangiz lehengusuekin izango da, Oiarbide Harategiko jabeak. Beraiekin, haragi pieza handiak deskargatu beharko ditu kamioitik, eta haragitegian prestatzen dituzten plater bereziak ere dastatuko ditu, horien artean, Idiazabal gaztarekin egindako kroketak. Gainera, bi lehengusuek Jose Ignacio Labakaren baserrira eramango dute sukaldaria, txahalen salerosketako negoziaketen lekuko izan dadin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista