telebista
22:30ean
'360º. Tú Decides' gaur itzuliko da hiritarren partaidetza handiagoarekin
EITB
Arantza Ruizek eta Eider Hurtadok aurkezten duten saioak Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea hartuko du platoan.
Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioa herritarren partaidetza handiagoarekin itzuliko da ETB2ra. Gure 50 herritar debatearen benetako protagonista bihurtuko dira: euren iritzia eta botoa emango dute eta patsadaz hitz egiteko aukera izango dute. Beraiekin batera, solasaldia gidatzeko prest egongo diren hiru kolaboratzaile izango dituzte: Irantzu Varela, Tito Irazusta eta Fernando Palacios.
Halaber, ostiral honetan, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea hartuko dute platoan, eta 50 herritarren galderak erantzungo ditu.
Arantza Ruiz eta Eider Hurtado kazetariek aurkeztuta, egun-eguneko gaiak aztertuko ditu saioak, horien artean, Cristina Cifuentes Madrilgo presidentearen eta Pablo Casado PPko politikariaren masterren inguruko azken ordua eta Errege Etxean izandako ika-mika.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.