Itxi

telebista

22:30ean

Telmo eta Guille, samulu taldearen porrotaren protagonistak, gaur, 'El Conquis'en

EITB

Talde urdineko kapitainak abenturan bizitako sekretu guztiak azalduko ditu. Madrileko lehiakideak, bere aldetik, Eneko Van Horenbekeren taldean bizitako azkeneko momentuak gogoratuko ditu.

Telmo Aldaz de la Quadra-Salcedo eta Guille izango dira gaurko 'El Conquis' eztabaida-saioan gonbidatu. Asteleheneko atalean, samuluak talde bezala desagertu ziren eta Guillek Jassen kontrako duelua galdu zuen.

Telmok, samulu taldeko kapitain ohiak, abenturan bizitako sekretuak aitortuko ditu. Guillek, bere aldetik, Eneko Van Horenbekeren taldean bizitako azkeneko momentuak gogoratuko ditu. Eneko eta Gotzonen arteko eztabaidak gatazka handia piztu du talde berdeko kapitainaren aldeko eta kontrakoen artean. Aste honetako saioan, dueluaren osteko Jass eta Gotzonen itzuleraren irudiak ikusiko ditugu, baita Guillek duelua galdu zuela jakin zuenean Enekok izan zuen ezusteko jokaeraren irudiak ere. Ohi denez, datorren asteko atalaren aurrerapena eskainiki du saioak.

Aste honetako galdera honako hau da: ze nota jarriko zenioke Telmori samulu taldeko kapitain bezala? Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan jasoko diren mezuen berri emango du, Joseina Etxeberriak musika jarriko du eta Humberto Gutierrezek imitazio dibertigarri batekin harrituko gaitu. Gainera, Juanito, Gotzon, Isa, David, Carol eta Isma conquistologoak abenturan gertatu den guztiaren inguruan arituko dira solasean.

'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak