Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioa Larrabetzun barrena ibiliko da gaur, ETB2n

A.E.|EiTB

Ander Gonzalezek herriko eta bizilagunen historiak ezagutu eta errezeta goxoekin girotuko dituzte solasaldiak.

  • Ander Gonzalez, Alonsotegin egon zenean. (Argazkia: EiTB)

    Ander Gonzalez, Alonsotegin egon zenean. (Argazkia: EiTB)

Ander Gonzalez 'Historias a Bocados' saioan Larrabetzura joango da gaur. Herriko eta bizilagunen historiak ezagutu eta errezeta goxoekin girotuko dituzte solasaldiak.

Bilboko burdin hesia eraiki zen herrietako bat izan zen Larrabetzu, Agirre lehendakariak frankistengandik gerra zibilean hiria defendatzeko sortutako sistema konplexua. Iñaki Berazategi Radio Euskadin lan egindako kazetariak ondo baino hobeto daki zertan den Bilboko burdin hesia. Garai hartako argazki eta abesti bilduma ikaragarria gordetzen ditu. Altxor hori erakutsiko dizkio Anderri.

Keko Alonsok enpresa berezia du. Besaia du izena, lorategi ekologiko zerbitzua eskaintzen du, eta basogintzako aukera berriak nahi duten bezeroentzat. Jasangarritasuna kontuan izanik eta ingurumena zainduz, baso eta loradendak eraikitzea da asmoa. Anderrek Kekori zenbait ekintzetan lagunduko dio.

Josefina Oregi 80 urteko larrabetzuarra da. Baserrian negutegi bat du eta bertan zenbait mahasti. Horietatik bere semeak txakoli bitxia egiten du. Anderrek eguneroko lanetan lagunduko dio, baserrian eta baserritik kanpo.

'Historias a Bocados de Larrabetzu'  gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.