Itxi

telebista

22:30ean

Beteranotasuna aztergai, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EITB

Saioak pentsiodunei lagunduko die azken asteetako mobilizazioetara. Gainera, jubilatuek denbora librea disfrutatzeko zer egiten duten ikusiko dugu.

Euskal Herriko pentsiodun eta jubilatuek asteak daramatzate pentsioen igoera eskasaren kontrako mobilizazioetan parte hartzen, eta hedabideetan protagonista bihurtu dira. Horregatik, gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioak nagusiei eskaini die aste honetako saioa, eta beterano izateak maila handia izatea dakarrela erakutsiko du.

Hasteko, Barakaldoko Jubilatuen eta Pentsiodunen Eelkarteko kideekin arituko dira. Herriko Plazan astero egiten duten elkarretaratzea nola antolatzen duten ikusiko du saioak. Hainbat pankarta eta aldarrikapen mezuak prestatzen dituzte eta oihartzun handia duen mobilizazioa izatea lortu dute.

Aldarrikapenak alde batera utzita, ospakizunerako denbora ere badago. Bilboko Basurtu auzoko Jubilatuen Etxeak urtero antolatzen duen irteerarik jendetsuenean parte hartuko du osteguneko saioak. Ehun pertsona baino gehiago hiru autobusetan joango dira Islaresera jaiegun paregabeaz gozatzera.

Gure denbora librean, euskaldunok mendira joatea dugu gustuko. Horregatik, erretirora heltzean, mendira joatea oso ohikoa da askorentzat. Osteguneko saioa lagun-talde batekin Pagasarrira joango da egun-pasa.

Euskaldunok, halaber, asko maite dugu kantatzea, eta jubilatu asko abesbatzetan biltzen dira, euren kantatzeko dohainak hobetzeko asmoz. Gasteizko Ausartak abesbatza da horietako bat.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak