telebista
19:15ean
'Atera Kontuak' eguneroko erreportaje saioa, astelehenetik ostiralera, ETB1en
A.E.|EiTB
Zuzenean eskainiko da, 19:10etik 20:00etara, eta hurbileko erreportaje eta kontuak ekarriko ditu otsailaren 12tik aurrera, astelehenetik ostiralera.
-
Nerea Ibarzabal, Ana Goitia eta Oihana Iguaran (Argazkia: EiTB)
'Atera Kontuak' estilo propioz sorturiko zuzeneko eta eguneroko erreportaje tartea astelehenetik ostiralera dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus. 19:15etik 20:00etara, ohiko albistegietan albiste izatera iritsi ez diren kontuak eta berriak ekarriko ditu.
'Atera Kontuak' saioak arina eta dibertigarri izan nahi du, Aitzol Barandiaran zuzendariaren esanetan. Ana Goitia izango du aurkezle, eta zazpi erreportariz osatuko duten taldea irtengo da kalera denetariko kontu interesgarriak eta hurbilak ekartzera. Guztiak ere, aurpegi berri eta gazteak: Amaia Eneterreaga, Gartxot Unsain, Iñigo Otaegi, Jaione Carpintero, Lohizune Amatria, Olaia Gil eta Pello Artabe. Bakoitzak izaera propioa du, eta erreportajeari bere arrastoa utziko dio. Halaber, saioko gidoilariak, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal bertsolari ezagunak, platoan ikusiko ditugu maiz Ana Goitiarekin batera.
Irudi aldetik eta kontatzeko moduan berritzaile izan nahi dute, eta umoreak pisua izango du zenbait erreportajetan eta saioaren tonuan. Ezkutuan geratu diren kontuak aterako dituzte plazara, eta atal finkoei esker, baita kontu berriak sortu ere.
Hain zuzen ere, erreportari bakoitzak bere atal finkoa izango du saioan. Horrez gain, kolaboratzaile adituak ere izango dituzte, erreportajeetan jorratuko diren gaien inguruan iritzia emateko.
'Atera Kontuak', astelehenetik ostiralera, 19:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.