Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Ubidera joango da gaur, arratsaldean

A.E.|EiTB

Ander Gonzalezek Bizkaiko herri honetako gastronomia kontuak ekarriko ditu.

  • Ander González sukaldaria, Astigarragari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

    Ander González sukaldaria, Astigarragari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalezek Ubide bisitatuko du gaur arratsaldean. Bizkaiko herri garaiena dugu, eta Arabarekin muga egiten du.

Aser Astorganos Pagobieta gaztandegiaren jabea da. Latxa ardi dezente ditu, eta iaz arte Idiazabal gazta egin du, baina aurten beste zeregin batzuetan aritzea erabaki du. Hartara, orain beste abere batzuekin aritzen dela lanean kontatuko dio Anderri; zerri, idi eta Galloway arrazako behiekin, besteak beste.

Fran Vallek Bilbo utzi zuen eta Ubidera joan zen bizitzera, baina bere kasuak ez du Aserrenarekin zerikusirik. Fran arkeologoa da lanbidez, eta laborategia du Ubiden. Ander ahoa bete hortz geratuko da bertan, Franek eta taldekideek orain milaka urte baskoien bizimodua nolakoa zen nola ikertzen duten ikusita.

Mari Loli Lejarreta Zeanurikoa da, eta herriz herri ibiltzen da bere jatekoak saltzen. Astero Ubiden izaten da, eta bertako bizilagunek eskertzen dute bere zerbitzua. Anderrek zuzenean ikusiko du bezeroek familiakoa balitz bezala tratatzen dutela Mari Loli.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.